Seleccionar página

Beinat Anzola Uriarte
Arquitecto

Arkitekto lanetan 2007. urtetik hasita.  Urte hauetan, hainbat eta hainbat lan burututakoa, bakarka zein beste arkitekto batzuekin elkarlanean.

2019. urtean, INDIBITI Arkitektura estudioa ireki zen gaur egungo kokapenean, bezeroei galderak erantzun, dokumentuak hartu edo eman eta batzarrak antolatzeko.

ZERBITZUAK

Eraikuntzarako proiektuetan espezializatutako estudioa, bereziki:

  • Eraikin berriak
  • Eraikin zaharren birgaitze eta berriztatze lanak (Baserriak…)

Bestelako lanak:

  • Infografiak eta 3D irudiak
  • Azterketa eta ziurtagiri energetikoak (ITEak)
  • Administrazio publikoen baimenen kudeaketa (udala, foru aldundia, eusko jaurlaritza…)
  • Jarduera proiektuak (dendak, bulegoak…)
  • Interiorismo proposamenak
  • Eraikinen ikuskaritza teknikoak (ITEak)

EGIN DEZAGUN ELKARREKIN

Proiektu bakoitza ezberdina da. Kokapena, orientazioa, bezeroaren bizimodua, bere nahiera eta beharrizanak… proiektu on batek aipatutako faktoreak bateratzea eta berauen arteko oreka bilatzea eskatzen du. Horren ondorioz, bezeroaren neurrira egindako eraikin praktikoa lortuz, ingurunean era egokian txertatua eta energetikoki eraginkorra.

Gure inguruan usadiozko arkitektura interesgarri eta anitza daukagu, bertan egurra edo harria bezalako materialak nabarmentzen direlarik.

Egindako berreraikitze lanetan argi agertzen da egurra, harria edo adreiluabezalako materialen texturak nabarmentzeko nahia baina, beti ere, bizitzeko modu berriek eskatzen dituzten espazio berriak, argiztapen hobea eta girotze sistema onenak ezarriz.

Proiektatutako eraikin berrietan argi ikusten da eraikinaren barrualdea eta kanpoaldearen arteko harremana hestutzeko nahia proiektu osoaren muina dela. Kanpoaldearekin errez gozatu ahal izatea, barrualdea bisualki kanporantz zabal dadila, leiho handiak udako eguzkitik babestea baina, aldi berean, neguan eguzkiaren izpiak aprobetxatzea barrua berotzeko…

Eraikin berrietan zein berriztatze lanetan punta-puntako eraikitze sistemak aukeratzen dira energia eraginkortasun maila altuenak lortzeko helburuarekin.